lunes, 12 de diciembre de 2016

GAITASUN DIGITALAK

Derrigorrezko hezkuntzaren oinarrizko zortzi gaitasunetariko bat da. Honen arabera, eskolak bizitza osoan zehar ikasteko gai izateko hezi behar ditu ikasleak.

Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasunak. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

EZAUGARRIAK:

  • Informazioa tratatzea eskatzen du gaitasun honek
  • Informazioa jakintza bihurtzeko adierazten du
  • Jakintza mota askotariko egoera eta testuinguruetan aplikatzea eskatzen du
  • Oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak)
  • IKT ak erabili behar ditu informazioa eta jakintza transmititzeko eta sortzeko.
  • Eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko
  • Gaitasun digitala eskuratzeko, ikasleak autonomoak eta arduratsuak izan behar dira. Halaber informazioa eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez erabili behar ditu
Hemen dago YouTube-tik ateratako bideo bat. Benetan baliogarria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario